BESTELAKOAK

Musica Ex Machina jaialdiaren ekitaldiak, martxoan

Bilboko MEM (Musica Ex Machina) jaialdiak martxorako prestatu duen egitaraua iragarri du. Hala, ostiralean, Bizkaiko hiriburuan dagoen Sarean lokalean, inprobisazioan oinarritutako jam musikala izango da, 10:00etatik aurrera. Horrekin batera, 23:00etan, Edu Comelles musikariak musika esperimentaleko saioa egingo du.

Martxoaren 12an, larunbata, Toño Cabanelas-ek VR: Immersive 360 izenburuko tailerra zuzenduko du Sarean lokalean, 13:30ean. “Argazkigintzaren  eta bideogintza 360-ren klabeak ikertuko ditugu”. Egun horretan eta lokal berean, baina 19:30ean, Los Caballos de Düsseldorf (LCDD) taldeak kontzertua egingo du jostailuekin egindako instrumentuekin.

Martxoaren 16an, asteazkena, Enrique Tomasek instrumentu elektronikoen eta instalazio interaktiboen erakusketa egingo du, Sareanen, 19:00etan. Gero, 20:00etan, Tomasek kontzertua emango du.

Amaitzeko, martxoaren 17an, osteguna, Leioako EHUko Arte Ederren Fakultatean Tomasek tailer hori egingo du berriro, 11:00etan, eta gauean, 21:00etan, Bilboko Huracan 29 lokalean, Consumer Electronics (Philip Best, Sarah Froelich eta  Russell Haswell) proiektuaren emanaldia izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button