MUSIKA

Willis Drummond taldearen kontzertua Biarritzeko Atabal aretoan, bihar

Ekainaren 11n, bihar, eta 20:30ean hasita, Willis Drummond taldeak kontzertua eskainiko du Biarritzeko Atabal aretoan.

Felix Buff (bateria), Jurgi Ekiza (ahotsa, gitarra), Xan Bidegain (baxua), eta Vincent Bestivet (teklatuak, gitarra eta ahotsa)  musikariek osatzen dute Willis Drummond taldea.

Duela urte bat, Zugzwang seigarren estudioko lana kaleratu zuen Willis Drummond taldeak. Pandemiak kontzertu andana zapuztu zituen eta bi kontzertu Euskal Herrian eta munduko itzuli baten ondotik, 2020ko udaberrian isildu ziren. Geldialdiaren denboran, Willis Drummond formatuz aldatu da eta Vincent Bestaven “Botibol” sartu da taldean, bere ahotsa, gitarra eta teklatuekin. Orain, beste ikuspuntu batekin landu dituzte Willis Drummonden kantuak eta lanketa horren ostean publikoaren aurrean zabaldu nahi dituzte berriz kantu zoragarriak.

Hil hauetan makina bat tokitan ari dira jotzen, orain Biarritzen joko dute.

Datu guztiak Willis Drummond taldeak ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.