IKUS-ENTZUN

"ZureVision-SocialVision" 4. Nazioarteko Spot Lehiaketa

Mugarik Gabe, Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeak
(GGKE), aurten ere ZureVision-SocialVision Nazioarteko
Lehiaketa antolatzen du.
Lehiaketa hau indarkeria matxista desberdinak erakutsi eta
ezagutzera emateko helburuarekin jaio da. Beti ere nazioarteko
ikuspegi global bat kontutan izanda eta munduko errealitate
desberdinak hemen bizi den egoerarekin lotuko dituena. Indarkeria fisikoa da ezagunena eta ezagutzera gehien ematen dena, baina lehiaketa honen bidez, indarkeria matxista desberdinen arrazoietan sakondu nahi da.

Lan guztiek Indarkeria Matxista gaia jorratu behar dute. Aurkeztu beharreko lanek, asko jota, 2 minutuko iraupena izango dute.
DVD formatuan aurkeztu beharko dira gaztelaniaz edo euskarazko lan hauek.
Aurkeztu nahi diren pertsonak izen-emate fitxa bete beharko dute eta DVD-aren kopia batekin honako helbide honetara bidali (DVDan lanaren izenburua eta pertsona arduraduna ere idatzi beharko dira): Nazioarteko Zurevision-SocialVision Lehiaketa, MUGARIK GABE, Vicente Garamendi Taldea 5 zenbakia, beheko solairua-48006 Bilbo.

Lanak jasotzeko azken eguna otsailaren 15a da. Aurre-aukeratutako lanak 2011 urteko martxoan Gasteizen, Bilbon eta Donostian Mugarik Gabek ospatuko duen Zinema eta Kooperazio Jardunaldietan emango dira.
1000 euroko saria egokituko zaio lehen lanari.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button