IKUS-ENTZUN

Komedia ardatz duen zikloa Beasainen

Komedia ardatz duen Hau Komeria izenburuko zikloaren bigarren edizioa hasiko du gaur Besaingo Goieniz Zineklubak.
Hala, gaur Monty Python talde ingelesak 1979. urtean estreinatu zuen Life Of Brian film ezaguna ikusi ahalko da Usurbe Antzokian, 21:00etatik aurrera.

“Hiruhileko azken zikloa bukatuta, urtero bezala, Begirada sortarekin bukatuko dugu denboraldia. Aurtengo gaia komedia da eta horren inguruan lau emanaldi antolatu ditugu”, jakinarazi du Besaingo zineklubak ohar bidez.

Hortaz, zikloaren baitan beste hiru komedia klasiko proiektatuko dituzte: apirilaren 26an, Adam’s Rib (George Cuckor, 1949); maiatzaren 23an, The Party (Blake Edwards, 1968), eta maiatzaren 10ean, The Curse of the Jade Scorpion (Woody Allen, 2001).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button