IKUS-ENTZUN

Musikari buruzko dokumentalen zikloa egingo dute Artiumen abuztuan

Bigarren urtez, Gasteizko Artium museoak Zuzenean II. Musikari Buruzko Dokumentalak zikloa atondu du abuztuan. Orotara, zortzi film proiektatuko dira. Filmotan, besteak beste, The White Stripes, Aretha Franklin, Ian Dury, Scott Walker edo Chet Baker artisten soinuak entzun eta ikusi ahal izango dira.

Museoaren webgunean jasotzen denez, “proposatutako pelikulen bidez rock, jazz, soul eta punk musika hurbiletik ezagutzeko aukera izango duzu, baina baita jaialdien mugetatik atera eta beste esparru batzuetan agertzeko borrokan ari den ikus-entzunezko genero hau ere.” Filmak jatorrizko bertsioan proiektatuko dituzte gaztelaniazko azpitituluekin.

Lehendabizko filma The Doors talde mitikoaren inguruko When You´re Strange: A Film about the Doors (Tom DiCillo, AEB, 2008) izango da. Dokumentalak taldearen ibilbidea erakusten du 1965. urtean hasi eta taldearen liderra hil zen urtea (1971) arte. Banda ospetsuaren hainbat aspektu biltzen ditu: hastapenak, Jiim Morrison abeslariaren joera poetikoa, barbiturikoekiko zaletasuna, eta ekintza lizunengatik atxilotu zuten Miamiko kontzertu ezaguna.

Zuzenean II. Musikari Buruzko Dokumentalak zikloa xehetasun guztiak hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button