Nontzeberri

Unescok antolatutako jardunaldietan bertsolaritza hizpide

El patrimonio cultural inmaterial a traves de sus protagonistas izeneko jardunaldietan parte hartuko du Mintzola Fundazioak gaur, urriaren 30ean, Madrilen, bertsolaritzaz aritzeko. Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña izango dira  bertsolaritzaren ordezkariak Unescok antolatutako jardunaldietan.

Bi bertsolarien kantu jarduna eta ikasleen galderei erantzunak jardunaldietako bigarren egunean izango dira. Bertsolariekin batera ariko dira Alpujarretako zein Galiziako inprobisatzaileak ere, beraien kantu inprobisatuaren berri ematen eta kantuan.

Hiru egunetako jardunaldiak Madrileko Unibertsitate Complutensearen eta Espainiako Kultura Ministerioaren babesa dute.

Exit mobile version