ARTEA

"TB Parte-hartzeak" Montehemoson gaur bertan

En torno al vídeo liburua hogeita hamar urte bete ditu. Aipatutako entseguak erreferentziatzat balio izan du ikus-entzunezko euskarrietan. Sorkuntzaren eszenari artearen eta euskarri berrien artean finkatutako loturak ulertzeko nahitaezko datu eta kontzeptuak ekarri zituen. Sormen-aukera berriei zabaldutako bidearen eta erabilera-eskuliburuaren erdibidean, liburua ezinbesteko hitzordua da ikus-entzunezkoen alorrean 80ko eta 90eko hamarkadetan lanak egin dituzten autore askoren azterketa, proiektu, bibliografia eta doktorego-tesietan.

Gaur egun deskatalogatuta dagoen argitalpenaren berredizio honek ikus-entzunezko sormen-eremuak artearekin -ikuspegi historikotik- izan duen lotura aztertzeko aukera ematen du.

Bestetik, En torno al vídeo liburuaren inguruan liburuaren xedea hainbat ekarpenez baliatuta jatorrizko testuaren bigarren irakurketa egitea da. Alde batetik, lau autoreetako (Eugeni Bonet, Antoni Mercader, Joaquim Dols eta Antoni Muntadas) bakoitzarentzako artistek eta ikertzaileek egindako elkarrizketak planteatzen dira. Egungo egoeran, elkarrizketa horiek lotura esanguratsua egiten dute garai bateko aitzindarien eta media-art delakoaren etorkizunaren artean.
Tb Partehartzeak emanaldia 18:00etan izango da eta 19:00etan mahai-ingurua eta Tb Partzeak osatzen duen proiektu editorialaren aurkezpena.
Parte-hartzaileak Antoni Muntadas, Eugeni Bonet, Joaquim Dols, eta Antoni Mercader izango dira eta Rodríguez Fundazioa moderatzaile ibiliko da.

Montehermosok bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button