MUSIKA

“Villasoundbilbao” Musika Jaialdiaren lehen edizioan makina bat talde

Bilboko Udalak abian jarritako VillaSoundBilbao jaialdiaren lehen edizioan izena emateko epea amaitu da, eta ehun izen-emate baino gehiago egon dira. Guztira, Hego Euskal Herriko  106 talde eta bakarlarik eman du izena, eta horietatik guztietarik 70 inskripzio Bizkaitik datoz. Jaialdiaren helburua da “artista gazteen sorkuntzak bultzatu eta sustatzea eta musika arloko askotariko eta egungo proposamenak jendeari eskaintzea”.

VillaSoundBilbao jaialdia datorren urtean garatuko da, 2021eko apirilean, eta horren barruan lau kontzertu eskainiko dira Bilborocken. Horretarako, epaimahai profesional batek izena eman duten 106 talde edota bakarlarien artean 12 aukeratuko ditu.

Urtarrilaren lehenengo hamabostaldian jakinaraziko dituzte aukeratutako taldeak. Kontzertu bakoitzean aukeratutako hiru talde eta talde gonbidatu bat arituko dira. Kontzertuak doakoak eta sarrera librekoak izango dira, lekua bete arte.
Emandako kontzertuen ondoren, sei talde Vsb Mentoring prestakuntza-programa batean parte hartzeko aukera izango dute, 2021eko maiatzetik urrira bitartean. Programa horren helburua da bandak bultzatzea, beren jarduera profesionalizatu ahal izateko tresnak eta aholkularitza espezializatua emanez, tartean, sare sozialetan edukiak ekoiztea, ekoizpen teknikoa, zuzeneko interpretazioa hobetzea eta optimizatzea, jabetza intelektuala edo eskubideen kudeaketa eta sustapena, kontzertuak, birak eta enpresa sustatzaileekiko harremanak sendotzea tratatuko dira.

Horren ostean, Vsb Tourrarekin amaituko da. Horren helburua da banden proiekzioa bultzatzea, beste leku batzuetako banda gazteekin sinergiak sortzea eta pertsonen talentua Bilbotik kanpo proiektatzea

Horretaz guztiaz aparte jaialdiaren barruan VSB TALK jardunaldi irekiak eta doakoak egingo dira, Bilborocken, eta bertan profesionalek musikaren sektorean gazteentzat interesgarriak eta garrantzitsuak diren gaiak jorratuko dituzte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button