MUSIKA

VillaSoundbilbao lehiaketaren kontzertuak gaurtik aurrera

Bilboko Udalak abian jarritako VillaSoundBilbao jaialdiaren hirugarren edizioaren lehen kontzertuak gaur berton hasiko dira Bilborocken. Jaialdi horren helburua da 16 eta 30 urte tarteko gazteen sorkuntza-lanak bultzatu eta sustatzea, eta musika arloko proposamen askotarikoak eta egungoak eskaintzea publikoari.

Lehenengo fasean eta proposamen guztien artean (78 taldek eta bakarlarik eman dute izena parte hartzeko) epaimahaiak 12 banda eta bakarlari hautatu ditu, eta horiexek aukera izango dute martxoko ostegunetan areto horretan jotzeko.
Hala, gaur berton, hilak 9, Sofia V (Bizkaia), Ziris (Nafarroa) eta NKO (Bizkaia) taldeak arituko dira. Martxoaren 16an, Lova Lois (Bizkaia), Lemak (Gipuzkoa) eta Hxdesz (Bizkaia) taldeen txanda izango da. Martxoaren 22an, Deñe (Gipuzkoa), Julen (Gipuzkoa) eta Marban (Bizkaia) taldeak oholtza gainean izango dira, eta azkenik, martxoaren 30ean, Ithaka (Gipuzkoa), Calathea (Bizkaia) eta Entropia (Araba) taldeek kontzertua eskainiko dute.
Kontzertu guztiak 20:00etan hasiko dira, eta sarrera librea izango da, lekua bete arte.

Kontzertuen ostean, talderik edo bakarlaririk onenak (sei) hautatuko dira VSB Mentoring formazio-programa batean parte hartzeko, maiatzetik irailera bitartean.

VillaSoundBilbao, VSB Tour delakoarekin amaituko da 2023aren amaieran. Formazio eta laguntasun aldiaren ostean, parte hartzen duten sei bandetako bat hautatuko da, kontzertu bana eman dezan Estatuko 4 hiritan, 2023ko azken hilabetean zehar.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button