IKUS-ENTZUN

Zinema Ikasleen XIII. Nazioarteko Topaketa

 

Orona Fundazioak eta Donostia Zinemaldiak Zinema Ikasleen XIII. Nazioarteko Topaketako film labur irabazleak aurkeztuko dituzte III. Zinetek jardunaldietan. Saioa Orona Fundazioaren auditoriumean (Hernani) egingo da, bihar, abenduaren 16an, 16:45ean.

Orona Fundazioak eta Donostia Zinemaldiak iazko edizioan adostu zuten lankidetza. Uztardura horretatik, Zinetek sortu zen, hots, teknologia eta giza baliabideak oinarri dituzten filmez osatutako zikloa; eta Zinema Ikasleen XIII. Nazioarteko Topaketan 5000 euroko saria eman zion film labur berritzaileenari.

Bihar bertan, Zinema Ikasleen XIII. Nazioarteko Topaketetako film labur irabazleei eskainitako Zinetek programaren barruan bost film labur eskainiko dira. Lanok,  Herbehereak, Israel, Frantzia, Errumania eta Alemaniatik etorriak dira.

Honakok dira pantailaratuko diren filmak: Onno de Onwetende / Onno the Oblivious (Viktor van der Valk); Greenland (Oren Gerner); Les Oiseaux-tonnerre (Léa Mysiu); Idle (Raia Al Souliman); eta Nicht den Boden berühren / Don’t Hit the Ground (Mia Spengler).

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button