LITERATURA

Hasier Larretxearekin, Donostiako “Literatura eta Kafea” solasaldian

Gaur, Donostiako Lugaritz Kultur Etxean egiten den Literatura eta Kafea solasaldian, Hasier Larretxea izango da gonbidatua.

Literatura eta Kafea programaren zikloan, Maite Gonzalez Esnalen gidaritzapean, kafearen lurrin goxoaz lagunduta, euskarazko liburu baten inguruan aritzen dira solasean hilean behin.

Gaurko saioan, Hasier Larretxearen Larremotzetik izenburua duen liburuaz hitz egingo dute.

Joan den urtean argitaratu zuen Hasierrek lan hau. Larremotzetik du titulua eta sentsibilitate mindu baten autobiografia da: “Aitak egurrarekin eratzen dituen irudi eta formak hitzekin eratzen saiatu naiz”, esan zuen egileak.

Erein argitaletxeak hauxe esan zuen lanaz: “Inguru ederrean jaiotzea egokitu zitzaion Hasierri. Begientzat ederra bezain pertsona sentsibleentzat gordina den inguru batean. Bere hitzak berreskuratuz, “Baso hertsietan aita eta osaba aizkolariekin galdu izan naiz. Aizkorakadaren oihartzuna, adar arteko iluntasunaren erreflexua zen”.

Hasier Larretxea Arraiozen, Baztango haranean jaio zen, 1982an, eta aspaldian Madrilen du bizibidea. 2001ean, Iruñeko Udalaren poesia saria eskuratu zuen, Eguraldi lainotsua lanari esker. 2008an, Azken bala / La última bala (Point de Lunettes) eta, 2011n, Atakak (Alberdania) poema liburuak eman zituen argitara.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button