LITERATURA

Martin Etxeberriak poema liburua plazaratu du

Atzo aurkeztu zuen Martin Etxeberriak (Zarautz, 1974) Zakurraren poema eta beste hezur batzuk (Elkar). Poemategiak heriotza du ardatz nagusi. Gipuzkoarraren hirugarren poema liburua da. Aurretik Katiluaren ipurdia (1999) eta Bizikleta bat egingo dut zure izenarekin (2005) idatzi zituen.

Aurreko olerki liburuen aldean, atzo aurkezturiko nobedadea ilunagoa da. Izan ere, aurreko bi liburuetako tonua positiboagoa zen. Estiloari dagokionez ere, aldaketak izan dira, hots, dentsoagoa da. Horrez gain, gai nagusia heriotza da.

Martin Etxeberria Garro Zarautzen jaio zen 1974an. Enpresa Zientzietan lizentziatua da eta Zarauzko ikastolan egiten du lan. Aipaturiko poesia liburuak ez ezik, narratiba ere landu du: Ez dadila eguzkia sartu (2006), Itxoidazu Café de Passy-n (2004) eta Arrain abisalak (2009). Gazte eta haur literauran ere aritu da zarauztarra.

Bestalde, gaur Elkar argitaletxeak Xabier Artolaren Argi-itzalen neurria ipuin liburua aurkeztu du. Artolak askotariko kontakizunak jaso ditu liburuan, hala nola, Euskal Herria geltoki eta Paris helmuga duen Marrakexeko urketari gaztearen bidaia iniziatikoa; politikak eta gerrak elkarrengandik bereizi eta urrundu zituen anaia bikien tragedia; maite duen horri zenbateraino hurbildu, noiz urrundu, dabilenaren zalantzak…”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button