MUSIKA

“Kantuz”, 50 urteko historia kantatua

Elkar Argitaletxeak Kantuz 1965-2015. Memoria eta desira izenburuko CD hirukoitza eta liburua argitara ditu, Durangoko Azokak aurten beteko duen 50. urteurrenaren harira. Elkar argitaletxeko Anjel Valdések koordinatu du egitasmo guztia. Lburua Joseba Sarrionaindiak idatzi du eta ilustrazioak, berriz, Maite Mutuberriak egin ditu.

Disko hirukoitzak 50 kantu biltzen ditu, Anjel Valdesen historiari lotuak daudenak, Elkar argitaletxeko kideak hautaketa erabat pertsonala egin baitu. Hautaketa horren baitan, 17 moldaketa jaso ditu Valdesek, belaunaldien arteko loturak erakuste aldera. Gainera, horietako batzuk, hiru hain zuzen, propio egin dira bilduma honetarako: Euskadi jator, goxo eta puta hontan (Niko Etxart eta Eskean Kristö), Jo ta ke (Su Ta Gar eta Seiurte) eta Xalbadorren heriotzean (Xabier Lete eta Petti).

Argitaletxearen arabera, “Adin, garai, jatorri, estilo eta modu ezberdinetako kanta eta kantari asko batzen dituen lan honen bidez, oroimenaren beharra, ezberdinen arteko elkarrizketa, hala nola belaunaldien arteko komunikazioa ere irudikatu nahi genituzke, gure herriaren eraikuntzan funtsezkoak direla pentsatzen dugulako. Euskaltzalearentzat oroimenaren pizgarri eta arimaren pozgarri suertatu dadin”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button