MUSIKA

Juan Mari Beltranek "Txalaparta" proiektua aurkeztuko du

Juan Mari Beltranek Txalaparta bere proiektu berriaren ikertze eta idazte prozesua zein izan den azalduko du. Diskoa DVDa dituen liburu hau, Nerea Argitaletxeak eta Syntorama musika promotoreak elkarrekin argitaratu zuten iazko abenduan.

Hau guztia zuzenera eraman da Ttakun Ttan Ttakun izeneko ikuskizunean, Tanttakako Mireia Gabilondok zuzenduta.
Proiektu hau txalapartaren historiari buruzko lehen lan zehatza eta osoa da: iragana, garapena eta etorkizuna.

Lan honen bidez txalaparta musika tresna hobeto ulertzeaz gain, euskal kulturaren sustraiak hobeto ezagutu ahal izango dira.

Juan Mari Beltranek bere izenean sinatu du lan hau, etorkizunera proiektatzeko xedearekin, hurrengo belaunaldiek har dezaten, eta era eta norabide berriak eman diezaioten.

Syntoramak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button