MUSIKA

Usopop elkartearen kontzertu ikusgarriak abuztuan hasiko dira

Usopop elkarteak, belaunaldiak nahasiz, inde kultura zabaldu du lau haizetara. Oihanean murgilduta, lehengo euskaldunen modura amalurra ospatzen dute beti, musikarekin batera. Eta horretako hainbat egunetan kontzertu eta jaialdi intentsuak antolatzen dituzte.

Abuztuan izango da interesgarri horietariko bat, izan ere 25ean, Usopopek Unai, Botibol eta Tatxers taldeak elkartuko ditu Sara harrian.

Unaik bi kantu eta ile mozte bat biltzen dituen bideo baten bitartez ezagutzera eman zuen bere burua bilbotar artista gazte horrek. Hortik gutxira, The Living And The Dying Of A Man lehen disko ezustean aurkeztu zuen. Adituek diotenez, Daniel Johnstonen doinu lo-fi zuzenak, Elliot Smithen ereserki intimoak dira 25 urteko bizkaitarrak proposatu dituenak 11 kantu harrigarriz osatutako bilduma horretan. Lanak folk kantagintzaren unibertsaltasuna gogorarazten du.

Botibol taldeak La Fièvre Golby lana plazaratu zuen Usopop diskoetxearen laguntzarekin. Azken hamarkadan eskualdeko eszenan aktibista izan da. Hirugarren disko horretan pop landu batera itzultzen da ahots utziezin batek lagundurik paisaia airetsuak bisitatuz.

Eta amaitzeko, Tatxers talde nafartarra arituko da. Zarama edo Hertzainaken soinua barneratua eta liseritua dute baina ez dira kopia epelak. Haien hitzak gitarrak bezain zorrotzak dituzte eta melodia itsaskorrak idazten dituzte, The Thermals edo Mujeres taldeen aztarnak segituz. Taldeak lan labur berria uda honetan kaleratuko du.

Horren ostean, beste hitzordu batzuk atondu ditu Usopopek: irailaren 26ean, Suarriaga parkean, This Is The Kit eta Rüdiger, eta azaroaren 14ean, Santa Katalina kaperan, Amorante eta Choc Gazl taldeekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button