ARTEA

“Eman”, Zuhar Iruretagoienaren egitasmo berria

Zuhar Iruretagoienak Eman // Ceder izeneko proiektua paratu du Basauriko Ariz Dorrean, maiatzaren 8a arte. Artista zarauztarrak adierazi digunez: “Erortze libreko saltoen esperientziatik jaio den egitasmo bat da. Bere erroa, edo hausnarketaren ardatza, tolesduraren inguruan datza”.

“Alde batetik saltoan bertan, parakaidasa irekitzen den momentu berean, bi indar kontrajarriek nola lan egiten duten. Bestetik, materia inorganikoaren joera, parakaidasaren tolesdura desagertzen denean, irribarrea, hau da, egoera gogoaren tolesdura agertzen da”.

Esperientzia horren haritik, Zuharrek hainbat pieza jarri ditu Basauriko Ariz Dorrean: “Boligrafoarekin egindako marrazkia; parakaidisten zeinuak, beraiek airean erabiltzen duten lengoaiaren marrazkiak; parakaidasa irekitzen egindako argazkiak; esperientzia beraren bideo txiki bat; eta, azkenik, aluminiozko eta poliesterrezko eskultura batzuk, beraien formek parakaidasa doblatzeko era imitatzen dute”.

Zuhar Iruretagoiena Zarautzen jaio zen 1981ean, eta Arte Ederretan eta Arte eta Teknologia Sailean lizentziaduna da, EHUn. Horretaz gainera, masterra ere badauka Arte Digitalean, Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean. Hainbat sari jaso ditu, tartean, Generación 2008 (Caja Madrid); Ertibil saria, 2009an; Gipuzkoako Artista Gazteen lehiaketako lehen saria, 2010ean; eta, amaitzeko, Guggenheim Bilbao Museoko Guggenheim Bilbao Horma, 2011n.

(Gehiago irakurri, Emakume artistak atalean).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button