ARTEA

Arteko galeriaren obra Santanderren

Donostiako Arteko galeria Artesantander 2012 azoka handian parte hartzen ari da egun hauetan, Pilar Soberón artistaren Continuum lanarekin.

Artista honen obra osoan, denbora eta etengabekoaren bilaketa eta hausnarketa bat proposatzen da; ekimen bat beste baten atzetik sortzen da eta pertzepzioa joan-etorri eta etengabekotik haratago doa.

Hala da, eta Continuum lanarekin denbora infinituaren gaineko hausnarketa ekarri du, betiko bihurtzearen mitoa.
Dena marra bat da, espazioan agertzen den marra bat. Eskuak egiten duena begiratu barik, ikusten den espazioan forma eta muga ezartzen ditu. Modu honetan, marra ingrabido elemenia bat sortzen da espazio zuri abstraktuan.

Artistak, inguratzen duen guztia ulertzeko modua da hau, eta Rizomas, Sismografías, Connexions…eta antzeko proiektuen jarraipenak baino ez dira.

Marrazkiaren mundu etereoa hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button