MUSIKA

The Sparteens taldeak bere single sortaren azken alea argitaratu du

Digging the grave Usaina Records zigiluak kaleratu ohi duen Grandes Éxitos del ayer bildumako azken singlea da eta soinu estereoarekin dator.

Sparteens taldearen erretorika retroari jarraituz, kantua 1965. urtean grabatu zen San Frantziskoko Paramount estudioetan, Francoren errejimenak inposaturiko zentsuratik aldendu nahian Amerikako Estatu Batuetara egindako bidaia baliatuz. Abesti honek diktadorearen desagerpena eskatzen zuen nabarmen. Doinuak norabide berria ekarri zion ordura arte inongo inplikazio politikorik agertu ez zuen talde honi.

Albert Beed ekoizlearen eskutik grabaturiko kantu hau, estudio berdineko korista bekadun batek berpiztu zuen 20 urte beranduago, Courtney Love-k, hain zuzen. Abestia askoz ezagunagoa bihurtuko zen Mike Paton-ek grabaturiko bertsioan.

Entzun!-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button