BESTELAKOAK

“Istorio hau zeurea da”

Literatur sormena sustatu nahian, Barakaldoko Kultur Ekipamenduen Hurbileko Sareak, Clara Campoamor Zentro Zibikoaren bitartez, Istorio hau zeurea da 2014 kontakizun laburren I. Lehiaketarako deialdia egin du.

Parte-hartzaileek lehiaketaren oinarriekin batera emango zaien hasiera erabilita, kontakizun labur bat idatzi beharko dute. Hasiera hau gaur egungo idazle batek proposatuko du eta berbera izango da bi kategorietan, euskaraz eta gaztelaniaz. Parte-hartzaile bakoitzak nahi beste lan aurkeztu ahal izango ditu, beti ere proposatutako hasierak markatzen dituen pertsonaietara edo egoeretara egokituta.

Kontakizunak, gehienez, bi folio hartuko ditu. Gutunazal itxi batean aurkeztu behar dituzte lanak eta horren barruan beste gutunazal bat sartu beharko dute, egilearen izengoitia edo leloa idatzirik kanpoaldean. Barruan egilearen datu pertsonalak (izen-abizenak, adina, helbidea, telefono-zenbakia eta posta elektronikoa) eta NAren fotokopia sartu beharko dira.

Lanak maiatzaren 30era arte bidali ahalko dira helbide honetara: Clara Campoamor Zentro Zibikoa, Gernikako Arbola 41 48901, Barakaldo. Kanpoaldean Istorio hau zeurea da 2014 Kontakizun Laburren I. Lehiaketa jarriko da.

Kategoria bakoitzean sari nagusia (300€) eta accesita (175€) banatuko dira.

Udalaren web-orrian duzue informazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button