BESTELAKOAK

Palocortao taldeak Sustraiez Blai Jaialdian joko du

Sustraiez Blai Munduko Kulturen XII. Topaketaren edizio berri bat egingo da bihar, azaroak 10, Ordizian. Urtero legez, musika estiloen fusioa izango da festaren protagonista nagusia. Halere, bestelako ekitaldiak ere izango dira, hala nola, herriko alde zaharrean izango den artisautza-azoka.

Musikari dagokionez, Cadiz hiritik datozen Palocortao izango dira izar nagusiak. David de la Chica (ahotsa) eta Diego Pozo, El Ratón (gitarra) Los Delinqüentes taldeko kide ohiak zuzentzen dute taldea. 15 urtez isilik egon ondoren, agertokietara bueltatu dira. Bikotearekin batera Dani Bigfu (baxua), Rafa Teto (perkusioa), Paco Lara (gitarra), Faé (perkusioa), eta Alejandro El Negro (perkusioa) musikariak izango dira. Emanaldia 21:00etan hasiko da, eta aurretik Euskal Herriko bi ordezkarik joko dute: Samba Dzanga bossa taldea eta 12 Tribu reggae banda. Kontzertuak amaitzerakoan Makala disko jartzaileak Sugaar tabernako giroa berotuko du.

Aipaturiko emanaldi horiek baino lehen Galiziatik datorren A Maquina de Meter Medo taldeak ere zuzenekoa eskainiko du 18:00etan. Hirukote gazteak dantza eta musika-tresna tradizionalak nahasten ditu programazio eta efektu elektronikoekin batera.

Egitarauarekin loturiko zehetasun guztiak sustraiezblai.org webgunean jasotzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button