MUSIKA

Bakioko XXXV. Musika Astea gaur hasiko da

Uztailaren 19tik 22ra bitartean, Bakioko Udalak, musika arloko zenbait adituren laguntzaz, Bakioko Abesbatzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Bakioko XXXV. Musika Astea antolatu dute. Ostegunera bitartean, lau kontzertu izango dira herri horretako Andra Mari elizan, 20:00etan. Sarrera doakoa izango da.

Nolanahi ere, iaz egin zen bezala, osasun-larrialdiko egoera dela eta, edizio honetan emanaldien kopurua murriztu da eta segurtasun-neurriak bete beharko dira; beraz, programatutako jardueretan parte hartzeko, nahitaezkoa da aurrez izena ematea Kultur Etxean edo telefono honetan (94 619 33 69). Izena eman ezean, ezin izango da kontzertura sartu.

Diogun bezala, programa bertako Andra Mari Parrokian, egingo da, honako kontzertuekin: gaur, uztailaren 19an, Schubert hirukotea arituko da (Fumika Yamamura, Gabriel Bussi eta Elena Escalza). Uztailaren 20an, Olatz Zugastiren txanda izango da eta berarekin Gratxina Lertxundi eta Ander Zulaika arituko dira. Uztailaren 21ean, Alos Quartet taldeak egingo du kontzertua. Alos Quartet taldearen barruan Xabier Zeberio, Lorena Nuñez, Francisco Herrero eta Ivan Carmona aritzen dira, eta orain, bere XX. urteurrenaren ospakizun kontzertu berezietan zuzenean grabatutako disko berria aurkezten ari dira.
Azkenik, uztailaren 22an, Mugaz gaindiko musikariak arituko dira, Marion Desjacques, Nuria Orbea eta Susana Torre.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button