
Angel Garraza (Allo, Nafarroa, 1950) eskultoreak Internal Causes izenburuko erakusketa jarri du Amsterdam hiriko De Witte Voet Gallery-n. Inaugurazioa ostiralean, azaroak 27, egingo da, 19:30ean.
Garraza zeramikarekin aritzen da nagusiki; hain zuzen, material horrek bereizten du bere obra. Horrekin batera, zeramikaren esparrua ere gainditu egin du, jardun eskultoriko horren ondorioz. Hala, eskultura eta zeramika uztartu ditu, bien ala bien mugak eta aukerak barneratuz.
Hori dela eta, bere obrak forma eta metodoetan gauzatutako zintzotasuna islatzen du. Lan horri, gainera, ez dio bestelako kolorerik gehitzen, materialak jatorriz dakarrena edo material horren egosketak sortzen duena izan ezik.
Aljeandro J. Ratia arte kritikari eta komisio independentearen aburuz, soiltasun hori konplexutasun semantikoaren lagun da, eta horren isla dira landu berri dituen dualtasunari buruzko bi serieak: “Bi aurpegi, bi kolore. Barrua eta kanpoa. Moldea eta figura”.