LITERATURA

“Ernestina Champourcin” XXX. poesia lehiaketan parte hartzeko epea zabalik

Arabako Foru Aldundiaren Euskara, Kultura eta Kirol Sailak Ernestina Champourcin XXX. poesia lehiaketarako deia egiten du. Lanak aurkezteko epea uztailaren 3an bukatuko da. Saria 2.000 eurokoa izango da.

Bi hizkuntza modalitate ezarri dira: euskara eta gaztelania. Lan bakoitza bi modalitate hauetako bakar batera baino ezin da aurkeztu.

Olerki liburuak, gutxienez 500, eta gehienez, 700 lerro izango ditu, inprenta letraz (Arial 12 edo antzekoa) idatziko dira, eta lerro artean espazio bikoitza utziko da. Olerkariak askatasun osoa du ahapaldi kopurua, neurria eta errima aukeratzeko. Lanak jatorrizkoak izango dira, inoiz argitaratu gabeak eta aurretik beste lehiaketa edo sariketa batean inolako saririk jaso gabeak.

Lanak Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailean aurkeztu edo hartara bidali beharko dira (Probintzia plaza 5, 3. solairua, 01001 Gasteiz). Kanpoaldean Ernestina de Champourcin poesia lehiaketa jarri beharko da.

Datu guztiak Arabako Foru Aldundian dituzue.

Show More

Related Articles

Back to top button