ARTEA

Mai Egurza ilustratzailearekin solasaldia

 

Euskal Irudigileak, Euskadiko Irudigileen Elkarte Profesionalak, Mai Egurzarekin egingo du urteko azken solasaldia. Getxoko Komiki Azokako ekitaldi aretoan izango da, azaroaren 23an, eguerdiko 12:15etan.

Mai Egurzak (Irun, Gipuzkoa) Gasteizko Goi-mailako Arte Plastiko eta Diseinu Eskolan eta Bartzelonako Escola Joso-n ikasi zuen ilustrazioa. Bere karreraren hasieran koloregile lanetan aritu zen Patxi Pelaezekin.
Mi abuela no se acuerda de mi nombre argitaratu zuen Dibbuks etxearekin eta hainbat liburu ilustratu ditu Elkar eta SM bezalako editorial handientzat.
Komiki arloko hainbat lan kolektibotan hartu du parte, hala nola Barcelona TM komikian, baina aukera handiena Zidrou gidoigilearekin batera helduko zaio, Norma Editorial etxeak datorren urtean argitaratuko duen El Paseo de los Sueños liburuarekin, hain zuzen.

Solasaldian Mai Egurzak bere ibilbidea eta prozesuak azalduko ditu, egin dituen lan garrantzitsu batzuen bidez. Hitzaldia amaitzean, bertaratuen galderei erantzungo die.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button