Nontzeberri

Biggot musikari zaragozarrak Bilbon, Bergaran eta Gasteizen joko du asteburuan

Biggotek 2005 urtean plazaratu zuen estreinako lana, That Sentimental Sandwich. Diskoak harrera ona izan zuen zale eta hedabideen artean. eta harrezkeroztik urtero disko bat plazaratu du, azkena, This is the beginning of a beautiful friendship. Izan ere, Euskal Herrian eskainiko dituen hiru emanaldietan disko hori izango du ardatz.

Biggot (Borja Laudo) Zaragozako hainbat talderekin kolaboratu du, tartean, Tachenko, Big City eta La Costa Brava taldeak. Bere diskoak folk eta pop garaikideko opariak dira. Bere artista eta talde kutunen artean honako hauek daude: Yo La Tengo, Midlake, Chet Baker, Syd Barrett, eta T. Rex. Hala, This is the beginning of a beautiful friendship diskoan pop harribitxiak, calypso erritmoak eta txiste pribatuak bildu ditu umoretsu.

Jimmy Jazz aretoak bidalita

 

Exit mobile version