IKUS-ENTZUN

Montehermoso Kulturunean Zinemactivism II

Gasteizen, Hor Dago! kafetegia, Montehermoso Kulturunea eta Gauekoak elkartu dira programazio zabala egituratzeko udako saioari begira. Horrela sortu da Uda Place, ekaina, uztaila eta abuztuan zehar burutuko diren jarduerak bilduko dituen programa.

Ikus-entzunezkoei dagokienean, bihar bertan, Zinemactivism II. Zinema dokumentaleko zikloa abiatuko da. Hala, 22:00etan, Comprar, tirar, comprar (Cosima Dannoritzer) dokumentala pantailaratuko dute. Badakizue zer den, produktu baten bizi-iraupena murrizten da apropos beste bat erosi behar izateko.




Uztailaren 12an, ordu berean ziklo honen bigarren saioa etorriko da Charles Ferguson-ek eginiko finantzetako krisialdiaren gaineko Inside Job filmarekin. Cannes-eko jaialdian dokumental onenaren saria jaso zuen lan honek.

Azkenik, uztailaren 19an, Zeitgeist, la liberación oficial lana eskainiko da. Lan hau, Peter Joseph-ek zuzendu zuen 2007an.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button