ACTek arte eszenikoetako artista berrientzako, adituentzako eta ikusleentzako erreferentzi izan nahi du.
Joera eszeniko berrietara irekia ACTek hezkuntza, nazioarteko harremana eta sortze lan berriak programatu eta sustatzen ditu. ACT lan eszeniko berrientzako eragile da eta horregatik bultzatzen ditu lehiaketa, topagunea eta elkar trukea parte hartzaileen artean.
17 pieza labur aurkezten dira aurtengo edizioko txapelketan, horietatik antzerki ikastegien sei lan, 14 lan zinematografiko eta beste hainbat munduko artista profesionalen lanak lehiatuko dira.
Gainera, 15 herrialdeetako ordezkapena egongo da, tartean, Korea, Israel, Kosovo eta Australia, zeinek euren obrak erakutsiko dituzten. Gainera, hauetariko batzuek tailerrak emango dituzte.
Jaialdiaren inaugurazioa ekainaren 1ean izango da Teatro Barakaldon arratsaldeko zazpietan. Ekitaldia bideo dantza batekin hasiko da eta pasaden urteko irabazlearen piezarekin bukatuko du, David Quincocesen eta Elena La Dolorosaren Los jóvenes no saben lo que es llorar ni pasar la vida corriendo. Uniform Sierra, (Islandia) eta A page of my life (Korea) izango dira ikusiko diren beste bi proposamenak.
Egun berean, baina Kafe Antzokian eta inaugurazio ekitaldiarekin jarraitzeko, pieza laburren txapelketa hasiko da eta Karterukah taldearen kontzertua egingo da.
ACT Jaialdiak bidalita



