ARTEA

Serigrafiari buruzko tailerra egingo dute Artelekun

Tailer honetan parte hartzen dutenek aukera izango dute serigrafia teknikaren jakintzan sakontzeko, baita esperimentazioaren bidez, serigrafia erabiliz edozein forma artistikoko ideiak garatuz sortutako arte proiektuak egin ahal izateko bideak bilatzeko ere.

Tailerra bi fasetan banatuko da; lehenengoa Nerea Lópezek zuzenduko du serigrafiaren funtzionamendua eta oinarrizko prozedurak ezagutzera emanez. Bigarren fasean, proposatutako proiektuak garatu eta gauzatzeko bideak bilatuko dira.

Izena emateko bidali datu pertsonalak, baita diziplina honekin izandako esperientzia kontatuz (izatekotan) eta CVa egindako lanen argazkiekin eta burutu nahi den proiektuan erabiliko diren materialekin. Tailerrean parte hartzeko hautapena tailerreko arduradunak egingo du. Izena emateko epea: maiatzak 22. Xehetasun guztiak esteka honetan.

Artelekuk bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button