BESTELAKOAK

“Selected Graphic Design from Europe” Bilbon

AlhóndigaBilbao hautatu dute Selected Graphic Design from Europe izeneko ekitaldiaren hirugarren ediziorako. Hala, Bilbo diseinu grafikoaren Europako hiriburua eta sektoreko profesional onenentzako topalekua izango da.  

Ekitaldi horretan Europa osoko profesionalak elkartuko dira ideiak eta konponbide sortzaileak trukatzeko. Hori guztia bi egunetan egingo da, hitzaldi, tailer eta jarduera paraleloekin, nazioko eta nazioarteko diseinatzaileen eta sortzaileen artean sinergiak sortzea xede izanda.

Ekitaldi honetan herritarrek parte har dezakete, eta horrek dibulgazio-izaera ematen dio, izan ere, diseinu grafikoa eta sormen bisuala hurbiltzeko aukera emango du, ez bakarrik arlo honetako profesionalei; Bilboko biztanle orori ere bai.

Selected C 2012ko martxoaren 23an eta 24an egingo da. Bi egunetan, arratsaldez, hamar hitzaldi entzun ahal izango dira. Hala, ekitaldian, besteak beste, hizlari hauek egongo dira: Ritxi Ostáriz,  B-reel, Jean Jullien, We recommend, Toxic, Andreu Balius, Emmi Salonen, ManvsMachine, Pati Núñez eta Doce Offf Atelier.

Ekitaldiari buruzko argibideak hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button