ARTEA

“Inventarium”, ibilbidea eta bilakaera ordenatzeko modu grafiko bat

Azaroaren 5etik 20era bitartean, Sandra Garayoa ilustratzailearen Inventarium izeneko erakusketa ikusgai egongo da Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Katapulta Plataformak sustatu du ekimena.

“Erakusketa honek, garrantzitsuak izan diren hainbat lan pertsonal jasotzen ditu. Nire konexioei erantzunak ematen dizkion analisi pertsonala da. Ibilbidea eta bilakaera behatzeko eta ordenatzeko modu grafiko bat, esploratzeke dauden leku berrietara bide desberdinak irekitzeko aukera ematen didana.”

Sandra Garayoa (Donostia, 1993) diseinu grafikoan eta ilustrazioan graduatua da Bartzelonako Escola Massanan. Hainbat eremutan lan egin ondoren, azkenaldian narrazioaren alorrera bideratu da. Une honetan, Bang argitaletxearekin komiki proiektu batean murgilduta dago eta Berria egunkariko Mantangorri aldizkariaren hileroko kolaboratzailea da.
2020an Etxepare album ilustratuen saria jaso zuen Lorerik Gorriena liburuarekin, eta bere lanak aipamenak jaso ditu Irudika (Gasteiz), Fillustra (Mexiko) eta Junceda (Bartzelona)  sarietan, besteak beste.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button