MUSIKA

Ultra Zook frantsesek Getariko gaztetxean joko dute

Ultra Zook talde frantsesa Getariko gaztetxean izango da, ostiralean, hilak 27, 22:30etik aurrera. Frantziako hirukotearekin batera, Zarauzko Sofa power-hirukote instrumentala izango da.

Getariko gaztetxeko kideek jakinarazi dutenez, Ultra Zook bandak “erritmo tropikal apokaliptikoak” jotzen ditu. Halere, Frank Zappa eta Captain Beefheart autore klasiko eta surrealisten zantzuak antzematen dira euren doinuetan. Piezok marrazki bizidunetako edo bideo-jolasetako doinuak dirudite, batez ere DEVO edo Residents talde teklatuzaleen eraginez.
Frantsesek sei kantuko EPUZZZ diskoa aurkeztuko dute gurean. 2012an eta 2103n beste bi EP argitaratu zituzten, EPUZ eta EPUZZ hurrenez hurren.

Igandean, halaber, beste kontzertu interesgarri bat izango da Getariko gaztetxean, 19:00etatik aurrera: Teletexto (Valentzia, noise-rock bikotea) eta KLS (Castello, noise-rock).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button