ESZENA

Udazkeneko Antzerki Zikloa, Hernanin

Hernaniko Udazkeneko Antzerki Zikloa azaroan 26tik 28ra izango da, eta aurtengo edizioan hirurak Euskal Herriko konpainiek prestaturiko hiru emanaldi programatu dira, bi euskaraz eta bat gazteleraz.

Gaur berton, hilak 26, Artedrama taldeak Miñan egingo du. Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da antzezlan hau, hark ahoz kontatua, Amets Arzallusek idatziz jasoa, eta Artedramak antzerkira egokitua. “Mediterraneoa zeharkatzen dutenek deshumanizatzea ezinbestekoa dute, beraien  heriotzen, kanporatzeen edota  ilegalizatutako bizitzen gaineko ezaxola zabaltzeko. Baina bizitza horietako bakoitza bakarra da, eta, beraz, unibertsala”, Arzallusen hitzetan. Izan ere liburu honen istorioak horixe kontatzen eta azpimarratzen du, “berezia duelako zauria, eta berezia kontatzeko manera, hitz egitean han balego bezala”, argitzen du Arzallusek eleberriaren inguruko azalpenak ematerakoan.
Piezan Ander Lipus, Sambou Diaby, Eihara Irazusta eta Mikel Kaye aktoreak arituko dira.  Lanaren egokitzapena Timberlake Wertenbaker adituaren ardura izan da, eta zuzendari lanetan Ander Lipus aritu da.
Batxillergoko eta Lanbide Heziketako ikasleek ere izango dute pase itxi batean Miñan ikusteko aukera.
Egingo diren beste bi lanak El patio de las moreras (Vaiven teatro) eta Futbolistoc (Zuhaitz Gurrutxaga) izango dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button