ARTEA

Ikastaroak Artiumen, “Zinemaren analisia” eta “Arte garaikidea”

Gasteizko Artium zentro eta museoak Zinemaren analisia eta Arte garaikideko ikastaroa ondu ditu apirilean. Ikastaroetan izena emateko epea martxoaren 31n amaituko da.

Iñaki Dorronsorok zuzenduko du Zinemaren analisia ikastaroa; Arte garaikideko ikastaroa, berriz, Jon Ander Sanchezek.

Genero hainbat generotako filmen irakurketa sakona egiteko tresnak eskaintzea da Iñaki Dorronsoro gidoigile eta zuzendariaren ikastaroaren xedea. Bi jardunaldi teoriko antolatu ditu: lehendabizikoa, zinemaren historiari buruzkoa; eta bigarrena, aldiz, film luze bat egiteko oinarrizko pausoak aztertzeari dagokiona: gidoia, filmaketa, muntaketa eta soinua eranstea. Bi saio horien ondoren, Dorronsorok beste lau emango ditu, bakoitza zinema genero bati eskainia.

Jon Ander Sanchezek zuzenduko duen mintegi teoriko eta praktikorako ez da beharrezkoa aurretik Artearen Historiari buruzko ezagupenik izatea. Ikastaroan eduki teorikoak jorratuko dira, baina baita praktikoak ere. Artium Bildumako artelanak erabiliko baitira erreferentzia gisa.

Izena emateko epea zabalik dago, eta martxoaren 31 izango da azken eguna. Informazio guztia (datak, matrikulazioa, eta bestelakoak): artium.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button