MUSIKA

Bihar hasiko Iruñeko Santas Pascuas rock jaialdia

Abendu osoan iraungo du Iruñeko Santas Pascuas jaialdiak. Bihar bertan, León Benavente, Hidrogenesse eta Trepàt taldeek joko dute Zentral aretoan.

Hidrogenesse estreinakoz izango da Iruñean. Carlos Ballesteros eta Genís Segarra musikariek osatutako egitasmo ezagunak technopop erritmoak eta espiritu surrealista uztartzen ditu.

Leon Benavente, berriz, estatuko indie-rock eszenako musikari beteranoek (Nacho Vegas, Tachenko, Schwarz…) osatutako proiektua da. Iruñean, Leon Benavente2 izenburuko lana aurkeztuko dute.

Azkenik, Trèpat taldeak El Amor está en la tierra lana aurkeztuko du. Santas Pascuas jaialdiaren arabera, Echo and the Bunnymen, The Cure, David Bowi, los Radiohead de Kid A eta Beach House taldeen proposamenen nahasketa da. 

Abenduaren 25ean, 26an eta 28an, kontzentratuko da programazioaren muina. Izan ere, egun horietan talde hauek arituko dira: 25ean, Zentral aretoan, Atom Rhumba, Biggot, Souvenir eta El Columpio Asesino DJ Set; 26an, Christina Rosenvinge eta Anari, Baluarten; eta azkenik, 28an, Baluarten ere, Micah P. Hinson eta Maika Makovski.

Informazio gehiago: santaspascuas.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button