BESTELAKOAK

Musika, ideiak eta sormena Jet Lag Fest Bilbao Urban Expressions jaialdian

Gaur eta bihar musikarekin, ideiekin eta sormenarekin loturiko emanaldiak izango dira Bilborocken Jet Lag Fest Bilbao Urban Expressions jaialdiaren IV. edizioaren baitan. Gaur, esaterako, Marah rock talde estatubatuarrak joko du eta bihar, berriz, Pinker Tones bikote katalan elektronikoak.

Kontzertuez ez ezik, hainbat motatako emanaldiez gozatzeko aukera ere izango da, hala nola, moda desfileak, argazki maratoia, performeanceak, edo graffitiak.

Gaurko egitaraua 18:45ean hasiko da Bilboko erriberan egingo den Txalabilbote ikuskizunarekin. Ikuskizun hori amaitu ondoren honako hauek arituko dira jarraian: Kalemonsters (mikroikuskizunik beldurgarriena); Retromaquina (moda instalazioa estilismoak sortzeko); Urban Knitting (graffitiak); Oasis Floracusticos (instalazio interaktiboa); 100% Fragmentados (performancea); Miradas Urbanas (moda desfilea) eta Kalemonsters (Mikroikuskizunik beldurgarriena). Kontzertuak 21:30ean hasiko dira: Marah eta Two Mules & A Rainbow.

Biharko egitarauak gaurkoaren eskemari jarraituko dio: 19:00etan Kalemonsters (mikroikuskizunik beldurgarriena), eta gero emanaldi andana etorriko da: Urban Knitting (lanarekin egindako graffitiak); Oasis Floracusticos (instalazio interaktiboa); Bilbao Photo Walk (argazki maratoia); Moda Mapa (moda lehiaketaren desfilea); eta The Pinker Tonesen kontzertua.

Emanaldi orori buruzko informazio hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button