MUSIKA

Xabier Montoiak irekiko du Elgoibarko “Sotoko Hotsak” egitaraua

Hamar urte izan da Xabier Montoia musikari eta idazlea diskorik argitaratu barik. Laster baina, Montoiaren Mundu Miresgarria diskoa argitaratuko du Bidehuts markapean.

Grabazioan Ibon Rodriguez (Eten, Le Noise) eta Maite Arroitajauregi (Mursego) izan ditu lagun Montoiak. Gaur, hirukoteak emanaldia egingo du Elgoibarren Sotoko Hotsak egitarauren baitan. Programa horretan beste bi kontzertu atondu dituzte: Anari, irailaren 29an eta Joseba Irazoki, irailaren 30ean.

Kantautore edo songwriter-ekin jarraituz, gaur Bilboko Berreginen Museoan, Mobydick (Eneko Burzako) musikari bizkaitarrak Covers izenburuko EP berria aurkeztuko du zuzenean. Bale literarioarekin batera Sevillako I am Dive taldea izango da.

Bihar, halaber, Oñatiko Txosnagunean Inoreneroni taldea izango da. Andoiandarrek Fregoli izeneko laugarren lana argitaratuko du urrian. Laukotearekin Los Carniceros del Norte, Meido eta Kañeria 13 bandak izango dira.

Inoreneroni bandaren bideo bat Gaztezuloren eskutik hemen.

Amaitzeko, astelehenean, hilak 26, We Are Standard bizkaitarrek kontzertua egingo dute eguerdian UPV/EHU-ko Leioako Campuseko Areto Nagusian, Bikaintasunaren Egunaren ospakizunen harira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button