MUSIKA

Girls, Guns & Glory talde estatubatuarrak Donostian joko du

Boston hiriko Girls, Guns & Glory bandak Donostiako Le Bukowski Klubean joko du gaur, 20:30etik aurrera. Laukoteak country estiloa jorratzen du, rock’n’roll zaharra eta blues goibela baztertu barik, Hank Williams, Johnny Cash eta Johnny Horton izen handien bide beretik.

Taldea hauek osatzen dute: Ward Hayden (gitarra akustikoa eta ahotsa), J. Ellis Kiggans (bateria), Chris Hersch (gitarra elektrikoa eta banjoa) eta Paul Dilley (baxua). 2006an, estreinako lana argitaratu zuten, Fireworks & Alcohol, eta harrezkeroztik, beste lau disko plazaratu dituzte, azkena, 2014an, Good Luck.

Taldeak country ikonoetatik edaten du, Hank Williams edo Johnny Cash, baina baita 50eko rock’n’rolletik eta bluesetik ere, tartean, Chuck Berry, Eddie Cochran eta Buddy Holly.

Ward Hayden abeslariaren esanetan, “hazi nintzen etxean rock’and’roll zaharra zegoen, amona country eta rock’n’roll zalea baitzen, baina 20 urte izan nituen arte, ez nintzen benetan jabetu gustuko nuela. Kolpatutako Oldsmobile auto zaharra neukan. Ez zuen irratirik, hortaz, amonak utzitako Johnny Cash edo  Hank Williamsen zintak entzuten nituen, eta soinu horrekin maitemindu nintzen, bilatzen nuen guztia bertan baitzegoen”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button