IKUS-ENTZUN

Animadeba hasi da

Animadeba irailaren 3tik 6ra arte egingo da, eta Deba herria publikoaren eta industriaren arteko elkargune eta animazioaren erdigune bilakatuko da beste behin. Programazioaren barruan nazioarteko film labur lehiaketa eta film luzeak izango dira, eta musika ere ez da faltako, EZEZEZ, Putas Amak eta DJ Feten musikarien bidez.

Animadebako edizio honetako ohorezko saria Herbehereetako Michaël Dudok de Witt zuzendariarentzat izango da. Michaël Dudok de Wit animazioaren maisuetako bat da. Beste sari bat, EITB Saria, Euskal Herriko animaziozko zinema ikusarazteko eta saritzeko
Begoña Vicario zinemagile bilbotarrari emango zaio animazioaren alde egindako lana aitortzeko.

Aurten, 128 herrialdetatik 1410 film labur jaso ditu antolakuntzak eta horietatik hautatutako 20 lanek hartuko dute parte aurtengo lehiaketan.

Lehiaketatik kanpo, Panorama sailaren baitan, animazio munduko lan azpimarragarri batzuk pantailaratuko dira, tartean,  Etorriko da (Eta zure begiak izango ditu) Izibene Oñederraren filma, eta Lorea Lyons eta Ane Inés Landetaren Azkena filma.

Lehiaketak banatuko dituen sariak hauek izango dira: Film onenearen saria; Gidoi onenaren saria; Publikoaren saria; eta  Zuzendari berriak EHU saria.

Informazio guztia: Animadeba

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button