ESZENA

Gernika-Lumon, antzerkia eta bertso-trama

Gernika-Lumok antzerkiaren eta bertsoren inguruko jarduna antolatu du asteburuari begira.
Ibilaldia 2014ren alde antolatutako bertso-traman Unai Iturriaga, Igor Elortza, Maialen Lujanbio eta Onintza Enbeita izango dira ostiralean, 20:00etan hasita. Beraiekin batera Aimar Arejita gitarra jolea eta Josu Goikoetxea gai jartzailea izango dira Elai-Alaiko eszenatokian.

Barikuan ere baina gaueko 21:30ean eta Trinkete Antitxokon, Pepinos podridos (en la nevera) antzezlana eszenaratuko da Atxiki Formatu Txikiko Antzerki Zikloaren barne.

Larunbatean, maiatzak 17, 20:30ean, Teatro Mutante eta Pabellón 6k Cabaret Chihuahua ikuskizun arrakastatsua eszenaratuko dute. Komedia musikal honek azken hamarkadako gizartearen egoera animikoa ironiaz aztertzen du.
Felipe Lozak zuzendu du lana eta bertan Mitxel Santamarina, Enriqueta Vega, Lander Otaloa, Itxaso Quintana, Iñaki Maruri, Quique Gago, Diego Perez eta Irene Bau antzezleek Liza Minelly, Marilyn Monroe, Amy Winehouse, Cantinflas edo Sabino Arana gorpuzten dituzte oholtza gainean.

Datorren asteko asteburuan Eñaut Elorrietak kaleraturiko Deserriko kantak laneko hainbat soinu kantatuko ditu, 20:30ean, Lizeo Antozkian. Aste horretako igandean, Borobil taldeak On egin obra taularatuko du toki berean, 17.00etan, eta azkenik, maiatzaren 30ean, Circle of Trust & Logela taldeak Divenire egingo du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button