Nontzeberri

(H)ilbeltza Euskal Nobela Beltzaren Astea

(H)ilbeltza Euskal Nobela Beltzaren Astea 19tik 25era egingo da Baztanen. Aurtengoa hamabigarren edizioa izango da.

Gaur berton abiatuko da ekimena Arizkungo medikuaren etxean. Hor Idazleekin solasean ekitaldian VIII. (H)ilbeltza beka izango da protagonista.
Etzi, urtarrilak 21,Ernesto Praten Muga hautsien hegalak liburuaren aurkezpena egingo da 19:00etan, Anizko elkartean.
Urtarrilaren 23an, Oraingoz izen gabe filmaren proiekzioa eta solasaldia antolatu da Nere Pagola eta Zigor Etxebesterekin, 19:00etan, Iruritako Gizarte Bilgunean.
Larunbatean, urtarrilak 24, 11:00etan, Arizkunenea kultur etxean, Bea Salaberri eta Aingeru Epaltza bilduko dira mahai-inguru batean: Basque noir edo euskal nobela beltza? Gidari lanetan Reyes Ilintxeta ibiliko da. Bazkalondoan Liburu aurkezpenak egingo dira: Amorante frantsesa (Miren Agur Meabe), Haize beltza (Amaiur Epher), eta Azpijokoa Azpiazun (Iñaki Dorronsoro).

Azkenik, 25ean, 11:00etan. Erratzuko kanposantutik abiatua Isiltasunerat errendituak. Itzuli beltza. Aktore lanetan Josune Gorostegi eta Tania Fornieles. Eta 19:00etan, Iruritako Gizarte Bilgunean, Pinpilipauxa horiak emanaldia, Mairu antzerki taldearen eskutik.

Exit mobile version