ARTEA

“Irudika”, nazioarteko ilustrazio topaketa, Gasteizen gaurtik aurrera

Euskal Herriko irudigintzaren sektorea eta industria nazioartean ikusgai jartzeko antolatu den Irudika topaketa azaroaren 10ean eta 11n egingo da. Irudika ekitaldiaren helburua profesionalei etengabeko prestakuntza espezializatua eskaintzea da.

Antolatzaileek azaldu duten bezala, topaketak lau ekintza-lerro ditu: eztabaida eta mahai-inguruak; tailerrak; hitzordu eta elkarrizketa profesionalak (networking); eta lehiaketak eta egoitza artistikoa.
Nazioarteko Ilustrazio Topaketa hori ere -bere izenak adierazten duen bezala-  topagune bat izango da, “edizio, ilustrazio, komiki eta animazio munduko hizlari ospetsuak biltzeko, eztabaidaz, gogoetaz eta erakusketaz betetako bi egunetan”. 
Hala, euskal ilustrazio sarea osatzen duten kolektibo independenteek parte hartuko dute, eta Isidro Ferrer, Media Vaca, Mikel Casal, Barbara Fiore Editora, Elena Odriozola, NordicaLibros, Penguin Random House, Jot Down Magazine, Pablo Amargo eta Mikel Valverde izango dira topaketan, besteak beste.

Programazioaren barruan ere lehiaketak antolatuko dira, eta irabazleek bi egoitza artistiko lortuko dituzte Gasteiz, Bilbaoarte eta Angoulêmeko La Maison des Auteursen.

Diziplina horretako adituen bilgunea ere izango da, eta negozio eta profesionalek hitzorduak finkatzeko, eta aholkularitza jaso ahal izateko espazio bat izango da jardunaldiko bigarren egunean.

Informazio guztia: Irudika

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button