Nontzeberri

Marta Cárdenas artistaren Begiak irekita erakusketa, Donostian

Erakusketa kubo-kutxa Aretoak abiarazi du José Miguel Ullán-en bertso batzuek izena eman dioten erakusketa: Begiak irekita. Cárdenasen lanaren bi atal nagusiak erakutsiko dira bertan: Barrua eta Kanpoa. Erakusketa apirilaren 3ra arte ikusgai izango da.

Gela  iluna azpititulupean antolatuta dago Barrua atala. 60ko urteen erdialdetik egindako lanak batzen dira bertan. “Urte  haietan artistak barrutik behatzen zion munduari”. Kanpoa  eremuan aire zabaleko esperientziak batzen dira paisaietan (basoak,  behe-lainoak, urkiak,  urak eta euriak). Arropa esekita edo Oihalak/Afrika/Oroitzapenak sailetan azken hogei urteetan egindako lanak biltzen dira. Erakusketa osatzeko eta Marta Cárdenasen lan egiteko era ezagutzeko, artistaren marrazki eta koadernoen lagin zabala, fisikoki nahiz digitalizatuta, erakutsiko da.

Marta Cárdenas Donostian jaio zen 1944an. Era autodidaktan paisaiak margotzen hasi  ondoren, marrazketa-eskolak jaso zituen Gipuzkoako Arte Elkartean. Gero  Madrilen  San  Fernandoren Arte Ederren Eskolan ikasi zuen eta titulua eskuratu zuen 1968an.
Urte horietan  abangoardia abstraktuarekin harremana izan zuen eta urte funtsezkoak izan ziren berarentzat. 60ko eta 70eko urteetako lanen ondoren (autorretratuak eta barrualdeak tonu grisetan), margolaria  kanpora doa eta Indian kolorea aurkitu zuen.

Exit mobile version