ESZENA

Txalo Produkzioak lan berria estreinatuko du: “Konpromisoa”

Txalo Produkzioak Eibarreko Coliseo Antzokian Konpromisoa izeneko lan berriaren estreinaldia egingo du gaur, hilak 8.  Philippe Claudelen obra da lan berria, Begoña Bilbaok zuzendu duena. Oholtza gainean aktore ezagunak: Joseba Apaolaza, Ramon Agirre eta Zuhaitz Gurrutxaga

Eta zer kontatzen du lan berriak? Tomas eta German aspaldiko lagunak dira; Tomas sasi autore bat da eta German, bere lanbidean arrakasta handirik gabeko aktorea. Germanek arazo ekonomikoak dauzka eta bere apartamentua saldu beharra du, bai ala bai. Pisua erosi nahi duen batekin tratua egiteko geratu da eta Tomasi laguntza eskatu dio. Izan ere, bere idazleak maila eskasekoak izan arren, zintzo plantak egiten ez du parekorik. Bere dohainik handiena da. Eroslearekin tratua egiteko prest daude. Eroslea edo engainatuko duten inuzentea? Eroslearen zain dauden bitartean, bi lagunak elkarri belarria goxatzen arituko dira, mokoka, adar jotzen. Baina, halako batean, egoerak okerrera egingo du. Aspaldi gordeta zeuzkaten erremin eta sumindurak elkarri botako dizkiote. Eroslea iristen denean, bi tratanteak eztabaidako punturik gordinean harrapatuko ditu. Erosleak ikusle soil baten jarrera hartuko du? Edo bi lagunen arteko sesioan, epaile lanak egingo ditu? Edo okerrenera, bien arteko joko maltzur horretan, biktima bihurtuko ote da?

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button