MUSIKA

“Txalaroa 19” txalaparta jaialdia, Iruñean

Iruñeko Sanduzelaiko eta Juslarrocha civivoxek Txalaroa 19 txalaparta jaialdia hartuko dute maiatzaren 6tik 18ra arte. Hitzaldi, tailer eta kontzertuek osatuko dute programazioa.

Gaur berton abiatuko da jaialdiak antolaturiko lehen jarduna: txalapartako hastapen-lantegia. Hutsun Txalaparta taldeak emango du aipaturiko tailerra astelehen eta asteazkenetan, 19:00etan. Bertan, instrumentua jotzen ikasteko lehen saioa eta, poliki-poliki, garatzen joateko oinarrizko nozioak emango dira.

Egitarauak ere bestelako ekimenak bildu ditu. Hala, maiatzaren 9an, Maria Escribano etnomusikologoak txalapartaren inguruko doktorego ikerketa aurkeztuko du, txalaparta ohitura eta soinu instrumentu gisa, eta bereziki, giza-fenomeno gisa; txalapartaren historia berreskuratu zenetik, euskal herriaren azken urtetako historiarekin uztartuta, Txalapartaren munduan sortzen diren dinamika ezberdinak ulertzeko asmotan.

Datorren asteko asteartean, maiatzak 14, Hutsun Txalaparta taldeak Hamaika herrialde hizkuntza bat izeneko hitzaldia egingo du. Hutsun Txalapartak Marokon izaniko egonaldiari buruzko dokumentalaren aurkezpen-hitzaldia izango da hori.

Maiatzaren 18an, Txalaparta eta autoezagutza izeneko hitzaldia egingo du Peio Santillan adituak. Bertan, txalaparta irakasteko metodologia berri bat aurkeztuko da, txalapartaz lan egiteko modu jakin batean oinarrituta.

Azken egunean, maiatzaren 16an, Bihotz taldearekin, Master class bat antolatu da.

Hitzaldiez gain, maiatzaren 10ean, Hots-Larretan Juan Mari Beltranen kontzertua ere antolatu da Sanduzelaiko Civivoxan. Maiatzaren 17an ere, Basabi taldeak Bakun izeneko ikuskizuna eskainiko du toki berean.

Informazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button