BERTSOTAN

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken kanporaketa

Atzo, azaroaren 4an, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bosgarren eta azken kanporaketa jokatu zen Amorebieta-Etxanon. Bertan, 2010ko finalistekin batera zein hamar bertsolarik abestuko duten final-aurreetan argitu zen. Aitor Arrutia, Asier Legarreta, Josu Landeta, Julen Erezuma, Oihana Bartra eta Unai Ormaetxea bildu ziren azken korapilo hau askatzeko.

Azkenik, Oihana Bartrak lortu zuen final-aurreetarako azkenengo zuzeneko txartela. Azken kanporaketa izanik, erabakita dago finalaurrekoetan abestuko duten 18 bertsolariak.

Informazio osotua www.bizkaikotxapelketa.biz webgunean begiratu ahal duzue.

Beste aldetik, Bertsularien Lagunak elkarteak, bihar, Baionako Lauga gelan, Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko 2012ko Bertsulari Xapelketaren finala aurkeztuko du. Bertan, Joana Itzaina Bertsularien Lagunak elkarteko lehendakari anderea, Maurice Aguerreche Antolakuntza arduraduna eta sei bertsolari finalistak (Amets Arzallus, Sustrai Colina, Odei Barroso, Eneritz Zabaleta, Xumai Murua, eta Maddi Sarasua) bilduko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button