MUSIKA

Txalapartaren soinuak, Iruñeko “Txalaroa” ekimenean

Aurten ere, txalapartak berriz hartuko du protagonismo guztia Iruñeko Sanduzelai eta Juslarrochako Civivoxetan antolatu den Txalaroa ekimenaren barruan. Euskal perkusiozko tresna hori ardatz izango da maiatzaren 3tik 14ra burutuko diren hainbat ikastaro, hitzaldi eta kontzertutan.

Txalaroaren barruko ekitaldiak honakoak dituzue: Txalapartarako hastapen ikastaroa antolatu da Hutsun txalaparta taldearen eskutik maiatzaren 3, 5, 10 eta 12, 19:00etan. Horretaz gain, gaur, maiatzak 7, 19:30ean. Sendoa Gomez adituak Sestaoko Txalaparta Eskola: 30 Urte Txalaparta izeneko hitzaldia egingo du. Maiatzaren 8an, 10:00etatik 13:00etara, Joko Txukun haurrentzako jarduera prestatu dute Hutsun txalaparta taldeko kideek.

Datorren astean, maiatzaren 11n, 19:30ean, Mikel Urrutia eta Anai Gambra adituek Ttakun-Bira izeneko mintzaldia prestu dute. Eta 14an, ostiralean, 19:30ean, Gema Ines Murillo, Lara Mitxelena Martin eta Ixiar Jauregi Loiarte musikariek Norabide Guztiak izeneko kontzertua eskainiko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button