
Vital Fundazioak Araban bizi diren 18 urtetik gorakoentzat Vital Poesia lehiaketa antolatu du. Nahi dutenek euren trebetasun poetikoa erakutsi ahalko dute, eta horretarako apirilaren 13ra arte aurkez daitezke lanak.
Deialdiak modalitate bakarra du, horrexegatik, “lan originalak eta argitaratu gabeak aurkeztu behar dira, euskaraz edo gazteleraz idatziak eta, gaiari dagokionez, norberak aukeratua. Egile bakoitzak olerki original bakarra aurkeztu dezake, inola ere ez 25 bertsotik gorakoa”.
Lanak Kordoi Etxean aurkeztu beharko dira, Vital Fundazioaren egoitzan, eta epaimahaiak emango dituen lau sarietako bat lortzeko aukera izango dute. Sariak 100 eta 400 euro bitartekoak izango dira eta diploma bat ere emango da.
Sariak ematen diren egunean, apirilaren 26an, nortzuk diren saridunak jakingo da.
Oinarriak entitate sustatzailearen webgunean daude eskuragarri.