LITERATURA

Traste arrunten barruan istorio harrigarriak aurkitzen dira

Traste arrunten barruan zuk zer ikusten duzu? izeneko lana kaleratu du Pamiela argitaletxeak. Maialen Lujanbio da testuaren egilea, eta Arrate Rodriguezek irudiak egin ditu.

“Traste arrunten barruan, ondo begiratuz gero, istorio harrigarriak aurkitzen dira… edo asmatu egin daitezke. Istorio harrigarriak gordetzeko zurezko kutxa bat egingo dugu […]”

Traste arrunten barruan zuk zer ikusten duzu? album ilustratua da, Rosa Valverderen artelanetatik abiatuta. Liburuaren helburua artistaren lana ezagutaraztea da, sormena pizten duen joko artistiko baten bitartez. Valverde pinturan ere ibili zen arren, album honek kutxen bitartez sortutako lanari eskaintzen dio arreta.
Irakurleak kutxa propio bati forma emateko ideiak eta gomendioak topatuko ditu liburuan zehar, objektuen arteko konbinaketak eskaintzen dituen aukerak erabiliz.

Rosa Valverde Lamsfus (Donostia, 1953 – Azkaine, 2015) pintura, marrazkia eta kutxen barnean sortutako eszenak landu zituen artista izan zen. Bere konposizioetan ezustekoak eta objektuen arteko harreman bereziak sortzen zituen, mundu oniriko bat irudikatuz. Artista originala izan zen, kategorizatzeko zaila, unibertso propio, koloretsu eta bizia sortu eta partekatzeko gai izan zena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button