Parte-hartzaileek euskaraz edota gaztelaniazko testuak bidaliko dituzte. Gutunak, originalak, ezezagunak eta aurrez saritu edota argitaratu gabekoak izango dira.
Bi foliotako gutun mekanografiatuak bidaliko dira gehienez. Gutun bakoitzak izengoitia eramango du eta beste gutun-azal batean egilearen ohiko datuak sartuko dira.
Paperaren ezaugarriak (kolorea, usaina eta testura) kontuan hartuko diren elementuak dira. Era berean, estiloa, originaltasuna, garapena eta aurkezpena ere baloratuko dira.
Gutun guztiak hona bidaliko dira: Gurutzetako Kultur Etxea, Balejo kalea, 4, 48903 Barakaldo. Amodiozko gutunen XV. Lehiaketarako dela adierazi beharko da.
Gutunak onartzeko epea otsailaren 4an amaitzen da, eta saririk potoloena 250 eurokoa da. Otsailaren 20ean emango dira sariak eta gutunak ere irakurriko dira.
Barakaldoko Kultur Etxeak bidalita



