BERTSOTAN

Basarri Bertsopaper saria abian da

Zarauzko Udalak euskara suspertu eta bertsogintzari lagundu nahian, XXIX. Basarri Bertsopaper saria antolatu du Inazio Eizmendi, Basarri lemapean. Lanak aurkezteko epea uztailaren 19an amaituko da.

Bertsopaper bakoitzak, gutxienez, zortzi bertso izan behar ditu, eta parte-hartzaileek nahi adina bertsopaper bidal ditzakete, originalak, argitaragabeak eta beste inolako saritu gabeak.
Lanak hona bidaliko dira: Zarauzko Udala, Kultura saila–Sanz Enea Kultur Etxea, Nafarroa kalea 22, 20800 Zarautz. Ez dira posta elektronikoz jasotako lanak onartuko, eta lan bakoitzaren originala eta kopia bat bidali beharko dira.

Lehenengo saria 1.100 euro eta txapela da eta bigarren saria: 750 euro eta oroigarria.

Epaia 2013ko irailaren lehen astean emango da jakitera, Euskal Jaien barnean izango den Bertsolari Gazteen XXXVII. Txapelketaren barruan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button